berria.info

 

Asteazkena, 2013ko azaroak 13a.

 

Hirugarrenez berdindu dute Anandek eta Carlsenek.

 

XAKEA. Aurreko bi partidetan egin bezala, Viswanathan Anandek eta Magnus Carlsenek berdindu egin zuten atzo Chennain (India), Munduko Txapelketako finaleko hirugarren partidan. Carlsenek pieza zuriekin jokatu zuen, eta Anandek beltzekin. Gaur kontrakoa egingo dute laugarren partidan.